Bi partidekin ekingo zaio gaur Binakako Txapelketari, Galarretan

2020ko azaroaren 21a
00:00
Entzun
ERREMONTEA. Gaur hasiko da Binakako Txapelketa, Galarretan (15:30, ETB1). Bi neurketa jokatuko dituzte: aurrenekoan, Urriza-Labaka eta Juanenea-LarraƱaga ariko dira; eta bigarrengoan, Segurola-Barrenetxea IV.a eta Etxarri-Endika. Irabazleek lau puntu lortuko dituzte; 36 eta 39 tanto artean egiten dituztenek, bi; 32 eta 35 artean egiten dituztenek, bat; 26 eta 31 artean egiten dituztenek, batere ez; eta 25 edo gutxiago egiten dituztenei, puntu bat kenduko zaie. Bost bikote ariko dira ligaxkan, eta lau sailkatuko dira finalerdietarako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.