Koronabirusa

Indurainek uste du hurrengo asteak zailak izango direla

Nafarroako Auzitegi Nagusiak ontzat jo du gobernuaren nahia, eta murrizketak luzatuko dituzte

2022ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Santos Indurain Nafarroako Osasun kontseilariak iragarri du urtarrila eta otsaila «korapilatsuak» izanen direla. Hala ere, esan du ez datozela bat egunotako positibo kopuru altua eta erietxeetako egoera: «Kutsatuen intzidentziahandia izan arren, ez dator bat ZIUetan eta ospitaletan dauden pertsonekin». Horrez gain, azpimarratu du adituek diotena entzun eta «zuhurtasun handiz» jokatu behar dela. Egoerari aurre egiteko «denbora irabazteko» luzatu dituzte neurriak, Osasun kontseilariaren arabera. Guztira, 257 COVID paziente daude ospitaleetan, eta 33 ZIUetan. Erietxeetako egoera dela eta,iragarri zuen «premiazkoak ez diren ebakuntzak» atzeratuko dituztela. Halaber, osasun sistema indartzeko, 700 osasun langileren kontratuak berrituko dituztela jakinarazi du.

Bestetik, COVID-19aren aurkako neurri murriztaileak hilaren 31ra arte luzatzea onetsi zuen atzo Nafarroako Auzitegi Nagusiak. Kontzertuetarako guneek, txokoek eta dantzalekuek 01:00etarako itxi beharko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.