May eta Juncker, 'brexit'-eko lehen fasea amaitu ezinik

Astea amaitu baino lehen bilduko dira bi aldeak berriz, lehen fasea amaitzeko akordio bat lortzeko asmoz

2017ko abenduaren 5a
00:00
Entzun
BRUSELA. EB Europako Batasuna eta Erresuma Batua atzo bildu ziren Bruselan, brexit-eko lehen faseari amaiera emateko akordio bat lortu nahian. Atzo ez zen akordio hori lortu, baina bi aldeek adierazi dute «aurrerapen esanguratsuak» egin dituztela eta astea amaitu baino lehen berriz bilduko direla.

Europako Batzordeko presidente Jean Claude Juncker izan da akordio faltaren berri eman duena, baina bilera «porrot bat» izatea ukatu du.

Erresuma Batuko lehen ministro Theresa Mayk ere «eraikitzailetzat» jo du atzoko bilera, eta aurrerapen ugari egin direla adierazi.

Junckerren esanetan, lehen fasea amaitzeko «azken negoziazioetan» hasi dira, eta aste honetan akordioa lortzea espero du: «Orain, ulermen bateratu bat dugu puntu gehienen inguruan, bi edo hiru besterik ez daude irekita». Negoziazioen lehen faseko hiru puntu gatazkatsuenak brexit-aren faktura, herritarren eskubideak, eta Irlandako Errepublikaren eta Ipar Irlandaren arteko muga dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.