90 eta 1.220 euro bitartean pagatuko dute autonomoek

2021eko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
MADRIL. Diru sarreren araberako kuota sistema ezarriko du Espainiako Gobernuak autonomoentzat. Hilero 90 euro eta 1.220 euro bitartean ordaindu beharko dute gizarte segurantzan, erreforma amaitzean, 2031n. Aldaketa mailakatua izango da, 2023an hasiko da, eta hurrengo urteetan gutxienekoa jaitsiz joango da, eta igoz, berriz, gehiago irabazten dutenentzat.

Hala, lehen urtean, 2023an, hilean 3.000 eurotik beherako sarrerak izan dituztenek, 200 euro ordainduko dituzte, eta gehienezko kuota 400 euro izango da, 48.841 eurotik gorako diru sarrerentzat. Erreforma osorik indarrean sartzean, 2031n, 90 euro izango da txikiena, eta 1.220 euro, berriz, handiena.

Autonomoek hamahiru kotizazio oinarrien artean aukeratu ahal izango dute, espero dituzten diru sarreren arabera, baina aldatzeko aukera izango dute urtean sei aldiz, jasoko dutenera egokitzeko. Urte osoko balantzea egindakoan, langileak zegokiona baino gutxiago kotizatu badu, aldea ordaindu beharko du; alderantziz gertatzen bazaio, aldea jasoko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.