Millanen jarrera «desegokia» izan zen, Asensioren ustez

Gipuzkoako Kultura diputatuak dimisioa eman du, agintearen aurkako atentatua egitea egotzita

2022ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
DONOSTIA. PSE-EEren Gipuzkoako idazkari nagusi eta foru hauteskundeetarako zerrendaburu Jose Ignacio Asensiok nabarmendu du Harkaitz Millan Gipuzkoako Kultura diputatuaren jokabidea «desegokia» izan zela eta PSE-EEn ez direla «horrelako portaerak» onartzen. Millanek dimisioa eman zuen herenegun. Igande goizaldean atxilotu zuten; EITBren arabera,Donostiako taberna batetik kanporatu zuten emakume bat molestatzea egotzita, eta, gero, hara joandako ertzainetako bati aurre egin ziolakoan atxilotu zuten, autoritatearen aurkako atentatua leporatuta.

Asensiok azaldu du Millanekin hitz egin zuela; hark «gertatutakoa azaldu» zion, eta dimisioa aurkeztu. «Berehala» onartu zuen Asensiok: «Horrelako gauzak gertatzen direnean, hori da egin beharrekoa. Portaera desegoki bat edukitzean, politikoki ezin da onartu; PSE-EEn ez dira onartzen halakoak».

Maria Jose Telleriak hartuko du Millanen lekua diputazioan. 1999tik 2015era zinegotzi izan zen Eibarko Udalean; 2015etik, Kultura zuzendaria zen Gipuzkoako Foru Aldundian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.