Estrasburgo gotortu du Frantziako Poliziak

Herenegungo erasoa «ekintza terrorista bat» izan dela baieztatu du Barne Ministerioak; hiru lagun hil dira

Poliziak, Estrasburgo erdialdean, atzo. PATRICK SEEGER / EFE.
2018ko abenduaren 13a
00:00
Entzun
ESTRASBURGO. Estrasburgo eta inguruak poliziaz inguratuta egon ziren atzo; 700 bat polizia jarri zituzten bilaketa lanetan, baina ez zuten aurkitu herenegun hiru lagun hil eta dozena bat zauritu zituen ekintzailea. Zaurituetatik hiruk oso larri daude oraindik ere.

Frantziako Barne Ministerioak baieztatu du «ekintza terrorista» izan zela herenegun Gabonetako merkatuan gertatutakoa, eta ustezko egilea ere identifikatu zuen: Cherif Chekatt 29 urteko gaztea. Poliziak azaldutakoaren arabera, fitxatuta zegoen, eta S fitxategian sartuta zeukaten; alegia, «terrorismoarekin» zerikusia izan dezaketela pentsatzen duten pertsonen zerrendan. Iturri horrek dioenez, Chekatt espetxeetara joan-etorrian ibili da Frantzian, Suitzan eta Alemanian, «ohiko delituengatik». Hain justu, Polizia bere etxera atxilotzera joan zen lapurreta baten egile izan zelakoan, betiere, Barne Ministerioaren arabera.

Poliziaren bertsioari jarraituz,haren atzetik zebiltzala ihes egin zuen, eta Gabonetako merkatuan sartu zen. Lekukoen arabera, «Allahu akbar» (Ala handia da) oihukatuz hasi zen tiroka, eta poliziek ere tiroka erantzun zuten.

Atzo zabaldu ziren informazioen arabera, Alemaniara ihes egin du, baina Barne Ministerioak ez du halakorik baieztatu. Poliziak Cherif Chekatten gurasoak eta bi anaia atxilotu zituen erasoaren ostean, galdeketa egiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.