Gizon bat atxilotu dute Bilbon, emakume bati sexu abusuak egitea egotzita
    BILBO.Ertzaintzak 45 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Bilbon, hiriko igogailu batean emakume bati sexu abusuak egitea egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, joan den asteartean izan zen erasoa: gizonezkoa neskarekin batera sartu zen Bilboko Prim kalean dagoen igogailuan, eta, igotzen ari zirenean, haren gainean bota zen, eta gorputzean hainbat ukitu egin zizkion. Biktimak ihes egitea lortu zuen, eta salaketa jarri zuen Ertzaintzaren polizia etxean. Ertzaintzak atzemandako ustezko erasotzaileak aurrekariak zituen gisa bereko gertaerengatik.
    
    
        
                    
        
            
                Iruzkinak
            
            
                Ez dago iruzkinik
            
        
                    Ordenatu
                    
                
            