Koronabirusa

AstraZeneca 55etik beherakoei ematea aztergai

Txertoa laborategi batean. L. S. / EFE.
2021eko maiatzaren 5a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PARIS. AstraZenecaren txertoa 55 urtetik beherakoei jartzeko aukera aztertzen ari da Frantziako Gobernua. Halakoetan, premiazkoa izanen da erantzukizunetik salbuesteko agiri bat sinatzea. Olivier Veran Osasun ministroak eman du asmoaren berri. Halere, argitu du proposamena egin edo ez aztertzen ari direla oraindik ere.

Bestalde, Gotzone Sagardui Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak adierazi du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan guztira 59 urtetik beherako 50.000 laguni baino gehiagori atzeratu dietela AstraZenecaren bigarren dosia hartzeko ordua. Espainiako Gobernuko Osasun Batzordeak txerto horren gainean egin beharreko eztabaida atzeratu izanak ekarri du hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.