Hizkuntza minorizatuei buruz hitz egitean, eta zeharo bata bestearengandik urruti daudenean, toponimian agertzen diren hitz antzerakoek eduki dezakete esanahi desberdina, eta ez du esan nahi derrigorrez eremu zabal horretan hizkuntza berbera hitz egiten zenik. Edo bai.
Hori gertatzen zait izer edo izar-ekin.
Orain arte banekien hitz hori agertzen zela aurrizki moduan, gure inguruan, urarekin edo honekin zerikusia daukanarekin. Batzuetan hitz osoa azaltzen da; besteetan, ordea, -zer/-zar galduta, soilik i- dela. Aurrizkiak hezetasuna edo urarekin lotura dauka. Horrela agertzen da izerdi hitzean, adibidez. Edo baita Izertza izenean —azken hau nire herrian ageri den toponimoa da. Bertan iturria eta latsarria daude.
Baina orain dela hil batzuk, telebista ikusten nengoela, enteratu nintzen Munich zeharkatzen duen errekak Isar duela izena. Honek piztu zidan harridura etaWikipedian begiratzera bultzatu ninduen, erreka horren izenaren jatorria jakiteko. Hau da datorrena: izena antzinakoa dela, zeltak iritsi aurretikoa, eta eurek bereganatu zutela. Gehiago sakonduz gero, agertzen dira erreka batzuk hitz berarekin.
Ez dakit loturarik duten hitz biek, baina esan beharra dut —hizkuntzalari guztiek ez dute onartzen— Frantziako errekek (Loira, Garona) eta Alemaniako hiri batek (Munichek berak, konkretuki) jatorri euskalduna dutela.
Honi lotuta, orain dela urtebete zera esan zuen hizkuntzalari amerikar batek: euskara hizkuntza zaharra zela, indoeuroparraren aurrekoa, Europan eremu zabalagoan agian mintzatuko zena.
Eta nik diot: orain, hemen, gure lurralde txikian kokatzen dena, nekez bizirauten duena, lehiatzen inguruan zabalduago dauden hizkuntzekin.
Dena kasualitate hutsa izan liteke. Halaber, pentsarazi egiten du.
ZUZENDARIARI
Izer eta Izar
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu