ZUZENDARIARI

Jon Arretxe jaunari

2023ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Aurreko urtarrilaren 23an elkarrizketa bat egin zizuten El Confidencial izeneko egunkarian, eta zure ibilbidearen baitan honako esaldi hauek esan zenituen gaztelaniaz, zure unibertsitate egonaldiaz: «Hiru urtez aritu nintzen lanean,baina kokoteraino bukatu nuen. Pikutara bidali nituen guztiak. Nazkatuta amaitu nuen zegoen giro mafioso eta nazkagarriarekin, ahalik eta lan gutxien egin eta diru gehien pilatu nahi zuen jendearekin. Alde egin nuen. Lanik eta ezer gabe geratu nintzen, baina harrezkero literaturatik bizi naiz».

Hogeita bost bat urte pasa dira alde egin zenuenetik, baina zuk ikusi zenuen giro mafioso eta nazkagarri hori nik, behintzat, ez nuen ikusi; ez hori bakarrik, ederki ondo gogoratzen dut zuk bidaiatu egin nahi zenuela, klaseak lauhileko batean eman eta, ondoren, bidaiatzen pasa beste urte erdia lanetik agertu gabe, eta hori ezin dela egin esan genizula, unibertsitatean hilabeteko oporraldia besterik ez dugulako.

Ez dakit beroaldi bateko ateraldia izan den zurea; ni, behintzat, oso haserre nago zure gezurrekin. Eta mafioso eta nazkagarri hauen, «a la mierda» bidali gintuzun hauen partez ez espero kafe batera gonbidatzerik hemendik agertuz gero, gu egunero lanean harrapatuko gaituzulako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.