Koronabirusa

Etxerat-ek eskatu du presoak lehentasunez txertatzeko

Argudiatu du presoek arrisku handia dutela espetxeetako baldintzen ondorioz

2021eko martxoaren 25a
00:00
Entzun
DONOSTIA.COVID-19aren aurkako txertaketa plangintzan presoak lehentasunezko taldeetan sartzeko eskatu du Etxerat-ek; arrisku handiko parametroen barruan daudela argudiatuta. Azaldu du espetxeetako baldintzek birusaren kutsakortasuna areagotzen dutela, «erabilera komuneko espazio oso itxietan» egoten direlako sarri askotan. Txertaketa planaren barruan egoteak preso askoren osasun fisikoa eta mentala hobetu dezakeela gehitu du. Presoen segurtasuna bermatuko duten higiene baliabideak ere areagotzeko eskatu du elkarteak; maskarak, esaterako.

Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko osasun sailei eta Espainiako eta Frantziako estatuetako osasun ministerioei egin die eskea Etxerat-ek. Gogorarazi die erakunde publikoek presoen osasunaren ardura dutela, eta hori bermatu behar dutela.«Preso adinduak eta gaixotasun larriak dituztenak askatzeko ere» exijitu dute.

Bestalde, elkarteak salatu du Espainiako eta Frantziako estatuek «espetxeetan espetxe gehiago eraiki» dituztela: izan ere, senideek bisitetarako bidaia luzeak egin behar izateaz gain, egitekoak ziren hurbiltzeak gelditu egin dira, eta horrek handitu egin ditu «sufrikarioa eta ziurtasunik eza».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.