Hiru eguneko grebako lehena Lantegi Batuak-en

2019ko otsailaren 26a
00:00
Entzun
BILBO. Hamalau hilabetez lan hitzarmena berritzeko negoziazioetan emaitzarik lortu ez, eta sindikatuek grebara deitu dituzte Lantegi Batuak fundazioko langileak, Bizkaian. Atzo egin zuten lehena, eta «pozik» azaldu ziren emaitzarekin. Langile grebalariak Etxebarriko eta Derioko lantokietan batu ziren, eta eguerdian Loiukora jo zuten. Gaur izango dute bigarrena, eta Bilbon manifestazioa egingo dute, Jesusen Bihotzetik aldundiaren egoitzaraino.

Lan hitzarmen «duin» bat nahi dutela diote sindikatuek, eta zuzendaritzak eskaintza «zekenak» egin dizkiela. 2012tik 2014ra soldata izoztua izan zuten, eta 2015-2017an %1 igo zieten. Orain %1,17 eskaini diete soldata apala dutenentzat, eta %0,75 gainerakoentzat.

Bi orduko lanuzteak egingo dituzte, berriz, Mendabiako Manipuladosen (Nafarroa), enpresak 30 langile kaleratu nahi dituela salatzeko. Enpresa ixteko arriskuan dagoela salatu du sindikatu nagusiak, CCOOk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.