Sirian 38 haur hil dituzte apirilaz geroztik

2019ko maiatzaren 21a
00:00
Entzun
DAMASKO. Siria ipar-mendebaldean, gutxienez 38 haur hil eta 46 zauritu dituzte apirilaz geroztik, Save the Children gobernuz kanpoko erakundearen (GKE) datuen arabera. Matxino islamisten kontrolpean dagoen azken eremuan gertatu dira hilketa horiek, Idlib probintzian, gehienak artilleria tiroen ondorioz; GKEaren arabera, euren etxeetan, eskolatan eta ospitaleetan hil dira.

Sonia Kush Save the Childrenen Siriako presidentearen arabera, «legez kanpokoa da zibilei eraso egitea», eta gatazkako alde guztiek «babestu egin behar dituzte erasoen aurrean». Hilabeteotan, Siria ipar-mendebaldetik 180.000 lagunek ihes egin behar izan dute gerraren ondorioz, tartean 80.000 haurrek. Gainera, bonbardaketen ondorioz, hemezortzi osasun zentro suntsituta geratu dira Idliben eta hegoalderago dagoen Hama hirian,eta horietako askok bertan behera utzi behar izan dute euren jarduna. Hamako eskolen %65 ere itxi dituzte, GKEaren arabera.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.