EOk Xoxtakovitx eta Schumann interpretatuko ditu

Euskadiko Orkestrak bihar hasi eta hilaren 12ra arte hamar saio egingo ditu. Iruñean ez du joko oraingoan

Pablo Ferrandez biolontxelo jolea. ROBIN TOWNSEND / EFE.
2020ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
MUSIKA. Euskadiko Orkestrak denboraldiko hirugarren kontzertu programari ekingo dio bihar. Guztira, hamar saio izango dira: sei Donostiako Kursaalean, 4an, 10ean eta 12an (17:30 eta 19:30); bi Bilboko Euskaldunan, 9an (17:00 eta 19:30); eta beste bi Gasteizko Principalen, 11n (17:30 eta 19:30). Iruñeko Baluarten programatuta zeuden bi saioak bertan behera geratu dira, orkestrak adierazi duenez, «100 pertsonako gehienezko edukierako murrizketa indarrean mantentzen baita oraindik, eta hiri iruindarreko 1.200 abonatuei sarrera ematea ezinezkoa delako egoera horretan».

Saioak bi programatan banatuko ditu orkestrak: lehen zatia Dmitri Xostakovitxi eta haren biolontxelorako bi kontzertuei eskainiko die, eta bigarrena, berriz, Robert Schumannen 2. eta 4. sinfoniei. Robert Treviñok gidatuko du EO, eta Xoxtakovitxen lanak interpretatzeko Pablo Ferrandez biolontxelo jotzaile madrildarra gonbidatu dute. «Oso obra zailak dira, eta kategoria tekniko handiko bakarlari bat behar dute», adierazi du orkestrak, ohar bidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.