'Aita Mari'-k beste hamazazpi lagun erreskatatu ditu

Abiatu zenetik, ontziak 28 migratzaile hartu ditu Mediterraneoan; zazpi adingabeak dira

Aita Mari-ren erreskate bat, artxiboko irudi batean. ITSAS SALBAMENDU HUMANITARIOA.
2022ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
IRUÑEA.Aita Mari ontziak beste hamazazpi pertsona ontziratu zituen atzo, Libia eta Malta arteko uretan. Herenegungo erreskatearekin batuta, 28 migratzaile hartu ditu guztira ontziak, eta Lampedusara (Italia) bidean daude jada. Eguraldi ona egin zuen atzo, eta itsasoa nahiko bare zegoen. Goizean goiz jaso zuten Alarm Phone-ren abisua, haiengandik hamabost itsas miliara 103 pertsona zeramatzan gomazko txalupa bat zegoela esanez. Libiako agintariek une berean jaso zuten deia, eta horregatik joan ziren leku horretara.

Libiako patruilaontzi bat hara joan zen; hamazazpi pertsonek txalupatik jauzi egin, eta Aita Mariko tripulazioak erreskatatu zituen.

Atzo hartu zituzten migratzaileetatik zazpi adingabeak dira. Koronabirusa atzemateko PCR testak egin dizkiete denei, eta negatibo eman dute guztiek. Erreskatatutako bi pertsona ontziko erizaindegian artatu beharizan zituzten. Hala ere, adierazi dute 15 urteko gazte batospitalera eraman behar dutela; izan ere, erdi inkontziente iritsi zen ontzira, hainbat metro igeri egin behar izan eta gero.

Ekainaren 6an Palmakoportutik (Herrialde Katalanak) abiatu zenetik, ontziak bi egunetan erreskatatu ditu migratzaileak: 11 lehen egunean, eta hamazazpi bigarrenean.Italiako Lampedusa uhartera bueltan da ontzia, migratzaileak uzteko eta behar duten mediku arta jasotzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.