Minbizia duten haurren arreta hobetzeko eskatu dio legebiltzarrak Jaurlaritzari

Berria -

2019ko ekainak 7
GASTEIZ. Minbizia duten haurrentzako azpiegiturak ┬źegokitzeko┬╗ eskatu dio Eusko Legebiltzarrak Osasun Sailari. Are, gaixo horien arreta integrala ahalbidetzeko behar beste baliabide abiarazteko galdegin dute, EAJ, PSE-EE eta PPren botoekin. Gainera, eskatu dute zenbait proba Araban egin ahal izatea, haurrek bidaia gutxiago egiteko.