Idoia Mendiarekin bilera egin du ELA sindikatuak

2021eko irailaren 10a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Mitxel Lakuntza ELA sindikatuko idazkari nagusiak, eta Pello Igeregi negoziazio kolektiboko arduradunak bilera izan zuten atzo Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako Lehendakariorde eta Lan sailburuarekin. Sindikatuak jakinarazi duenez, sailburuari haren ardurapeko gaiei buruzko kezka eta kritikak adierazi zizkioten. Horien artean, azaldu zioten gobernuak ez duela ezer egin lan istripuen igoeraren aurrean; ezta gizarte prestazioen murrizketak saihesteko ere.

Era berean, ELAk Mendiari esan zion bere gobernuak enpresen zuzendaritzen alde egiten duela automatikoki; «erabat baztertzen du enpresak estutzea; erantzukizun guztia lanpostuak defendatzen dituzten langileen bizkarrean uzten du».

Elkarrizketa sozialaren mahaiaz ELAk sailburuari esan zion mahaia ezerezean gelditzen dela, enpleguari eta lan osasun aldaketei uko egiten zaielako eta «soldaten beherakada besterik defendatzen ez duen patronalarengatik». Sindikatua prest dago Jaurlaritzarekin eta haren sailekin hitz egiteko; eta Mendiari gogorarazi zion hark zuzentzen duen sailak hiru aldiz uko egin diola ELArekin eta sindikatuen gehiengoarekin biltzeari. ELAren iritziz, «Mendiaren sailak jarrera hori berrikusi beharko luke».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.