'Eternals'

Eternals filmeko irudi bat. BERRIA.
2021eko urriaren 30a
00:00
Entzun
Zuzendaria: Chloe Zhao. Aktoreak: Angelina Jolie, Richard Madden, Gemma Chan, Kit Harington, Kumail Nanjiani, Salma Hayek, Herrialdea: AEB.Urtea: 2021. Iraupena: 157.Generoa: Zientzia fikzioa.

Jack Kirbyk 1976an sorturiko komikian oinarrituriko filma da Eternals. Marvel etxeak zinemaratu du. Milaka urtetan ezkutuan Lurrean bizi izan diren izaki alienigenak dira Eternal-ak. Gertakizun ezusteko batek itzalpetik ateratzera behartuko ditu, eta gizakien etsairik handienen aurka borrokatuko dira, Deviants-en aurka, alegia.

'Les Olympiades'

Zuzendariak: Jacques Audiard. Aktoreak: Noemie Merlant, Stephen Manas, Genevieve Doang, Lumina Wang, Camille Berthomier, Makita Samba- Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2021. Iraupena: 106 min. Generoa: Drama.

Parisko Les Olympiades auzoa, 13. distritua. Emiliek Camille ezagutu du. Camille Noraz gustatuta dago, eta hori, berriz, Amberren biziarekin gurutzatuko da. Hiru neska eta mutil bat. Adiskideak dira, batzuetan maitaleak, askotan bietarik. Film soila eta emozioetara emana.

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.