'Last Film Show'

Last Film Show laneko irudi bat. BERRIA.
2022ko martxoaren 12a
00:00
Entzun
Zuzendaria: Pan Nalin. Aktoreak: Richa Meena, Rahul Koli, Dipen Raval, Bhavin Rabari, Vijay Mer, Tia Sebastian, Kishan Parmar. Herrialdea: India. Urtea: 2021. Iraupena: 102 min. Generoa: Drama.

Indiako herrixka galdu batean bizi da Samay, 9 urteko mutikoa. Zinema deskubrituko du aurreneko aldiz, eta hipnotizaturik geratuko da zeharo. Aitaren nahiari muzin eginez, egunero zinemarako bidea hartuko du. Proiekzionistaren lagun egingo da, eta hark aretoan sartzen utziko dio bere janariaren truke. Berehala ohartuko da filmak amets bilakatzen direla...

'Camila saldrá esta noche'

Zuzendaria: Ines Maria Barrionuevo. Aktoreak: Nina Dziembrowski, Maite Valero, Adriana Ferrer, Carolina Rojas... Herrialdea: Argentina. Urtea: 2021. Iraupena: 103 min. Generoa: Drama.

Camila nerabeak Buenos Aireserako bidea hartu beharko du bere amona gaixo dela jakitean. Atzean utziko ditu bere herria, bere lagunak, eta eskola publiko liberal bat. Buenos Airesen, berriz, eskola pribatu tradizional batean sartuko da, eta hainbat borroka hasiko ditu sendotzen hasia duen nortasunerantz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.