'Aladdin'

Zuzendaria: Guy Ritchie. Aktoreak: Mena Massoud, Naomi Scott, Will Smith, Chico Kenzari. Herrialdea: AEB. Urtea: 2019. Iraupena: 128 minutu. Generoa: Fantasiazkoa.
Negozio bide berriak bilatu nahian, Disney etxeak bere film animatuen hezur-haragizko bertsioak egiteari ekin dio. Oraingoan, 1992ko izen bereko filmaren txanda ailegatu da. Aladdin lapurra sultanaren Jasmine alabarekin maiteminduta dago. Jafarren aholkuz kobazulo batean sartuko da, hiru desio eskatzeko aukera emango dion lanpararen bila.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.