Ukrainak legez mugatuko du oligarken boterea

2021eko irailaren 24a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
KIEV. Oligarken eragin politikoa mugatzeko legea onartu zuen atzo Ukrainako Parlamentuak. Legearen arabera, Ukrainak oligarken zerrenda bat sortuko du, eta zerrenda horretan agertuko diren herritarrek ezin izango dituzte alderdi politikoak finantzatu, eta debekatuta izango dute estatuko enpresen pribatizazio prozesu handietan parte hartzea.

Volodimir Zelenski Ukrainako presidenteak maiatzean jakinarazi zuen herrialdeko Segurtasunerako eta Defentsarako Batzordeak hamahiru pertsona identifikatu zituela oligarken zerrendarako. Ez zuen izenik eman orduan.

Legea herrialdeko giro politikoa astindu duen erasoaren ondorengo egunean onartu da. Herenegun, ezezagun batzuk Zelenskiren gertuko aholkulari bat hiltzen saiatu ziren, haren autoari hamar tiro jota. Aholkularia onik irten zen, ordea. Poliziak ez du baztertzen atentatuak lege horrekin zerikusia izatea.

Aholkulariaren esanetan, erasoaren helburua ez zen bera izan, «botereko mailarik altuena beldurtzea» baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.