John Waters omenduko dute Locarnoko jaialdian

John Waters zinema zuzendari estatubatuarra. PEN AMERICAN CENTER.
2019ko abuztuaren 7a
00:00
Entzun
ZINEMA. Locarnoko zinema jaialdiaren aldi berri bat abiatuko da gaur, Suitzan. 72.a da aurtengoa, eta John Waters zinema zuzendari estatubatuarrari emango diote ohorezko sari nagusia. 73 urte ditu Watersek, eta 1970eko hamarkadan egin zituen kultuko film apurtzaileengatik da ezaguna, batik bat. Gehien aipaturiko lanen artean daude Pink Flamings (1972), Hairspray (1988) eta Cry Baby (1990). Aktore modura ere film askotan eta zenbait telesailetan egin du lan, eta argazkilari zein idazle modura ere argitaratu izan ditu lanak. Ezaguna da, halaber, Little Richarden omenez aspalditik ageri duen bibote finagatik. Aurreko edizio batzuetan, Bernardo Bertolucci, Jean-Luc Gordard eta Terry Gilliamek jaso izan dute orain Watersi emango dioten ohorezko saria. Beste sari bat ere banatuko du aurten Locarnoko jaialdiak: Hilary Swank aktore estatubatuarrak jasoko du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.