Ekologistak martxan: «COP26 ez da nahikoa»

2021eko azaroaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
COP26 goi bilerako akordioak «erabaki atzeraezinak atzeratzen» dituela salatu du Ekologistak Martxan taldeak. Bileraren balorazioa kaleratu du talde ekologistak, eta bertan ahultzat jotzen du bileran lortutako akordioa: «Akordioaren ahultasuna agerian geratzen da, lehenik eta behin, testuaren idazkeran; izan ere, bertan ez dago aditz loteslerik, hau da, herrialdeei ez zaie legezko betebeharrik ezartzen». Era berean, salatu dute Jaurlaritzak «mugarik gabeko hazkunde ekonomikoa» bultzatzen duela, eta hori ez dela bateragarria iraunkortasunarekin. EAJ eta PSEk Ingurumen Legeari egindako zuzenketa ere izan dute hizpide; adierazi dute «haien intereseko proiektuak inposatzeko berme osoa» baino ez dutela nahi alderdiek. Mertxe Garmendia EAJko senatariak ere Espainiako Gobernuari eskatu dio COP26n hartutako neurriez «haratago» joateko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.