PP edozein independentzia proiekturen aurka
2019ko azaroak 3
BILBO. Beatriz Fanjul Bizkaiko PPren zerrendaburuak esan du edozein independentzia proiekturen aurka egingo dutela, «arduragabeek» bultzatu eta garapen ekonomikoari «kalte» egiten dietelako. PSOE ere kritikatu du «nazioaren batasunetik nazio aniztasunera» igaro delako. «Espainia espainiarrek diotena izango da», gaineratu du.