Loraldiak emanaldi eta tailer sorta bat antolatu du Lekeition hurrengo asterako

2022ko ekainaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
JAIALDIAK.Udako ola izena jarri dio Loraldia jaialdiak aurten Lekeition (Bizkaia) hasiko duen zikloari. Astelehenean hasi eta igandera bitarte, gazteentzako sormen egonaldiak antolatu dituzte goizetan, eta publiko zabalarentzako emanaldi bana arratsaldeetan. Natalia Monge dantzariak Arnasa eskainiko du astelehenean, Mikel Martinezek Tabernaria asteartean, Eñaut Elorrieta kantaria izango da asteazkenean, Miren Agur Meabe idazlea ostegunean, Iratxe Fresneda zinemagilea ostiralean, eta Ander Lipus antzerkilaria, azkenik, larunbatean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.