Tanxugueiras, Kolinga eta Les Amazones D'Afrique ariko dira Atlantikaldian

2022ko ekainaren 23a
00:00
Entzun
MUSIKA. Bederatzigarren urtez, Atlantikaldia kultur topagune eta musika jaialdia egingo dute irailaren 15etik 18ra, Errenterian (Gipuzkoa), pandemiaren aurreko itxura berreskuratuta. Parte hartuko duten artisten lehen izenak iragarri zituzten atzo antolatzaileek, eta tartean dira Tanxugueiras, Kolinga, Les Amazones D'Afrique, Albany, EspaƱa Circo Este eta Palmerita Coco Blue. Iker Tolosa jaialdiko zuzendariak, Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak eta Maite Gartzia Kultura zinegotziak azaldu zutenez, Itsas kodeak hartu du jaialdiak aurten lelotzat; hainbat herriren artean elkar ulertzeko erabili izan den lengoaia unibertsala osatzen dutela gogorarazi zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.