XIII. Beldur Barik martxan da, parekidetasuna sustatzeko

Adierazpen artistikoaren bidez gazteen artean indarkeria matxistaren aurkako jarrerak sustatzea du helburu

Kanpainaren aurkezpena egin zuten atzo, Sestaon. BERRIA.
2022ko irailaren 17a
00:00
Entzun
SESTAO. Hamahirugarrenez, martxan da Beldur Barik lehiaketa; ausart eta izurik gabe, beste behin. Gaur aurkeztu dute aurtengo aldia Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketarako sailek, Sestaon (Bizkaia); haiek antolatua da egitasmoa, Emakunderen bitartez, eta Eudel elkartearen eta foru aldundien laguntzarekin. Aurpegiera, doinu eta ahots berriak izanen dira aurtengo lehiaketan, asmo berarekin betiere: indarkeria matxistaren kontrako jarrerak sustatzea gazteen artean. 12 eta 20 urte arteko gazteek parte hartzen ahalko dute lehiaketan. Adierazpen artistiko bidez, indarkeria matxistari aurre egiteko eskatuko zaie gazteei. Hau da, sorkuntzek «parekidetasuna, askatasuna eta autonomia, elkarkidetza eta indarkeria matxista eta sexistaren bazterketa irmoa» erakutsi beharko dute. Irailaren 19tik eta azaroaren 11ra aurkeztu ahal izango dira lanak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.