Frankismoko torturatzaileei dominak kentzeko eskaera

Nafarroako Parlamentuak aho batez onartu du Espainiako Gobernuari eskatzea dominak ken ditzala

2020ko ekainaren 16a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Nafarroako Parlamentuak aho batez onartu du frankismoko torturatzaileei medailak kentzearen aldeko adierazpen instituzionala. Geroa Baik aurkeztu zuen atzo proposamena, eta, guztiek onarturiko adierazpenean, Espainiako Gobernuari eskatu diote frankismoan «balio demokratikoekin eta giza eskubideen babesaren oinarriekin bateraezinak diren ekintzak egin edo halako jarrerak behatu» zituzten funtzionario eta autoritateei kondekorazio oro kentzeko, «diktadura frankistaren errepresio aparatuaren parte izateagatik».

Kondekorazioa kentzeak hark dakartzan onura ekonomikoak galaraztea ere eskatzen du, adierazpenaren arabera. Era berean, adierazi dute sariak hil ondoren ere kendu daitezkeela. Espainiako erregearen erretratua ere kendu egin dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.