Ipar Mazedonia eta Albania, EBn sartzeko bidean

Skopje. GEORGI LOCOVSKI / EFE.
2020ko martxoaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
BRUSELA. Albania eta Ipar Mazedoniarekin elkarrizketak hastea onartu zuten atzo Europako Batasuneko estatu kideek. Balkanetako bi herrialdeok EBko kide bilakatzea litzateke elkarrizketa horien helburu nagusia. Erabakiaren aurreko eztabaida luzea izan da, batez ere zenbait estatu kide ez zeudelako negoziazioak hastearen alde: Frantzia, kasurako.

Elkarrizketak hastea onartu badute ere, ez dute horretarako egunik zehaztu. Hedapenerako komisario Oliver Varhelyiren esanetan, herrialde bakoitzaren garapenaren arabera erabakiko dute elkarrizketak noiz hasi. Hala ere, bi estatuburuek egun historikotzat jo zuten atzokoa, eta nabarmendu zuten erabakia osasun krisi betean hartu izanak Balkanen aldeko jarrera erakusten duela. Halako prozesuek bi urte inguru irauten dute normalean, baina litekeena da kasu honetan bidea luzeagoa izatea, batez ere Europako Batasuneko estatuak buru-belarri ari direlako koronabirusaren aurkako borrokan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.