EPk 101 zuzenketa aurkeztu dizkio Ingurumen Legeari

Koalizioa negoziatzeko prest agertu da, baina salatu du lege proposamenak industria jarduera lehenesten duela

2021eko uztailaren 9a
00:00
Entzun
GASTEIZ. Elkarrekin Podemos IU-k 101 zuzenketa aurkeztu dizkie Eusko Jaurlaritzak egindako Ingurumen Arloaren eta Ondare Naturalaren Kontserbaziorako lege proposamenari. Ingurumen arloan 34 zuzenketa proposatu dituzte; ondare naturalak babesten dituen legean, berriz, 69. Bereziki, ingurumen arloan erronka «inportanteak» daudela azpimarratu zuen atzo Miren Gorrotxategi bozeramaileak, egitasmoan jasotakoak nahikoa ez direla iritzita. Dena den, jarrera «negoziatzailea» daukatela baieztatu du Gorrotxategik. Eusko Jaurlaritzak ingurumen arloan aurkeztutako lege proposamenak industriaren jarduera lehenesten duela kritikatu zuen, esanez enpresak babesten dituela lege egitasmoak, eta ez ingurumena eta osasuna. Enpresen hondakinen eta poluzioaren kontrolak «berehalakoa» izan behar duela uste du koalizioak, Zaldibarko zabortegiko «arduragabekeria» berriz ez gertatzeko. Bestalde, naturgune babestuetan obrak eta instalazioak «debekatu» behar direla azpimarratu du. Iazko azaroaren 3an onartu zuen gobernuak legea, eta Eusko Legebiltzarrean dago, tramitean.

 
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.