Gizon bat atxilotu dute indarkeria matxista egotzita

2021eko irailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Ertzaintzak 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuen astelehenean Gasteizen, indarkeria matxista leporatuta. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak emandako informazioaren arabera, erasoa joan den igandean gertatu zen, etxebizitza batean: gizonezkoak emakumezkoa jo zuen aurpegian, bortizki. Gainera, jakinarazi dutenez, gizonezkoak mehatxu egin zion biktimari, labanaz.

Erasoa gertatu eta hurrengo egunean, astelehenean, emakumezkoak arta medikoa jaso zuen osasun zentro batean. Aurpegia mailatua zuen, nabarmen. Orduan izan zuen Poliziak erasoaren berri, eta atxilo eraman zuten gizonezkoa. Emakumeari sexu erasoa egitea, lesioak eragitea eta mehatxu egitea egotzi diote. Ikerketa abiatu dute. Emakumeen Aurkako Indarkeriaren epaitegitik igaro ostean, epaileak espetxera bidali zuen atzo.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.