DONOSTIA. Korrikarik ez da egingo aurten, baina, lasterketa amaitzekoa zen egunerako, hainbat tokitan ekitaldiak antolatuko ditu AEK-k. Hala jakinarazi zuten atzo ohar bidez, eta euskaltzale denei dei egin diete martxoaren 28a agendan markatzeko. Egitasmoaren nondik norakoak aurrerago jakinaraziko dituztela ere adierazi dute.
AEK-k efemeride bat ekarri du gogora, egun hauetan 55 urte bete baitira Rikardo Arregi kazetari eta euskaltzaleak Euskaltzaindiari helduen alfabetatze eta euskalduntzearen premia igorri zionetik. Bide horren garrantzia nabarmendu dute.