Euskal Herriaren burujabetza eskatu du LABek
IRUÑEA. Igandeko Aberri Egunaren harira, adierazpen bat egin du LAB sindikatuak: «Burujabetza aldarrikatu ez ezik, burujabetzarako ibilbidea ere egin behar da». LABen ustez, badago «nazio eraikuntzaren eta banaketa politiken aldeko esparru sozial, sindikal eta politiko zabala». Hori «egituratzea eta egonkortzea» iruditzen zaio erronka, «Euskal Herria ardatz izango duen trantsizio feminista eta ekosozialista bultzatuz». Mobilizazioetan parte hartzera deitu du; besteak beste, Ernairen Gazte Topagunea eta Bagirak Itsasun (Lapurdi) eta EH Bilduk Iruñean antolatutakoetara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu