Herrialdeetako buruak hautatu ditu EAJk

2020ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
BILBO. Amaitu ditu EAJk barne egiturak aukeratzeko lanak, eta Hego Euskal Herriko herrialdeetako presidentetzetan ez da aldaketarik izango. Jose Antonio Susok (Araba), Itxaso Atutxak (Bizkaia), Joseba Egibarrek (Gipuzkoa) eta Unai Hualdek (Nafarroa) karguan jarraituko dute.

Atutxa hirugarren agintaldirako hautatu zuen atzo Bizkai Buru Batzarrek, «aho batez». Suso bigarren agintaldirako aukeratu zuten, eta Araba Buru Batzarraren hamalau kideetatik 11 berriak izango dira. Hualde ere atzo aukeratu zuten, eta Egibar, herenegun. Ipar Buru Batzarreko presidentetzan Peio Etxelekuk Pako Arizmendi ordezkatuko du.

Andoni Ortuzar EBB Euzkadi Buru Batzarreko buruak ere karguan jarraituko du. Oraindik ez dute zehaztu noiz egingo duten izendapenak ofizial bihurtzeko batzar nagusia. Abenduaren 12an ziren egitekoak, baina atzeratu egin dute, pandemiagatik hartutako neurriengatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.