Talibanek Kandahar hiria hartu dute

Talibanak, Laxkar Gahn. STRINGER / EFE.
2021eko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
KABUL. Talibanek bost eskualdetako hiriburuak hartu zituzten herenegun gauetik atzo arratsaldera bitartean, eta jada 34tik hamazazpi dituzte kontrolpean. Azken konkistetako bat da Kandahar. Afganistango hiririk populatuenetan bigarrena da, eta merkataritza gune nagusia.

Bake elkarrizketei dagokionez, Errusiako Atzerri ministro Sergei Lavrovek Kabulen gain jarri du emaitzarik ez izanaren ardura: «Urte eta erdi edo bi urte dira gobernuaren ordezkaritza ez dagoela negoziazioak berpiztean interesatuta». Bien bitartean, gero eta gehiago dira Kabulgo enbaxadak ixten ari diren Mendebaldeko gobernuak.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.