Aukeratu dituzte Ikusmira Berriak proiektuko egileak

Maddi Barber. GORKA RUBIO / FOKU.
2022ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
ZINEMA. Sameh Alaa, Maria Alche, Maddi Barber, Naomi Pacifique, David Perez Sañudo eta Hikaru Uwagawa zinemagileen proiektuak aukeratu dituzte 2023ko Ikusmira Berriak programaren bederatzigarren aldira aurkeztutako 348 proiektuen artean. Donostiako Zinemaldiak, Tabakalera kultura garaikidearen nazioarteko zentroak eta Elias Kerejeta Zine Eskolak antolatzen duten ikus-entzunezko proiektuetarako egonaldia eta garapen programa da Ikusmira Berriak, eta, 2015ean sortu zutenetik, 38 egitasmo babestu ditu guztira.

2023ko egonaldietarako izena emandako 348 proiektuetatik, EQZE kategoriakoak dira 11—tartean Uwagawaren Ulysses—, beste 11 Nest sailekoak —Pacifiqueren After the Night, The Night—, hamalau EAE kategoriakoak —Perez Sañudoren La última noche de un Erasmus en Roma—, 118 Espainiako zinemagileen sailekoak —Barberren Claros de bosque— eta 194 nazioarteko kategoriakoak —Alaaren I Can Hear Your Voice, Still eta Alcheren Te amo y hoy todo es hermoso.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak