Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak. Osasun Saila

Administrazio «moderno, arin eta eraginkorra»

2022ko azaroaren 4a
00:00
Entzun
GASTEIZ. 2023ko aurrekontuetan, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailak 171,9 milioi euro izango ditu, hau da, aurten baino 32,7 milioi gehiago; %23,5eko igoera da. Olatz Garamendi sailburuak esan duenez, helburua da «administrazio modernoa, arina, kalitatezkoa eta eraginkorra» lortzea. Sailaren gastu gehienak funtzionamenduari eta saila osatzen duten 536 langileen soldatak ordaintzeari dagozkio: lehenengo atal horretarako, 105 milioi jarriko dira, sail osoaren aurrekontuaren %61,2, eta bigarrenerako, berriz, ia 34 milioi, aurrekontuaren %19,7.

Sailaren lan ildoetako batzuk izango dira administrazioak herritarrekin duen harremana hobetzea, digitalizazioan aurrera egitea, energia aurreztea eta autogobernua defendatzea. Azken horri dagokionez, 408.000 euro jarriko dira «autogobernuaren defentsarako».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.