Andaluzian gobernu akordioa egin dute

2018ko abenduaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
SEVILLA. PPk eta Ciudadanosek gobernua osatzeko akordioa egin dute Andaluzian, Juanma Moreno PPk Espainiako erkidego horretan duen presidenteak atzo jakinarazi zuenez. Hartara, Morenok espero du hurrengo urtarrilaren 16an aukeratuko dutela Andaluziako presidente, nahiz eta PPk eta Ciudadanosek ez duten gehiengo osoa parlamentuan. «Dena espero bezala badoa, eta guztiok betetzen badugu akordioaren dagokigun zatia, aski argi dago ni izango naizela Andaluziako Batzarreko hurrengo presidentea».

Akordio horren lehenengo pausoa gaur gauzatuko da, parlamentuko mahaia aukeratuko baitute. Juan Marin Ciudadanosen Andaluziako buruak atzo adierazi zuen bera aukeratuko dutela ganberako presidente, eta parlamentuan ordezkaritza duten alderdi guztiek izango dutela gutxienez ordezkaritza bat mahai horretan. Baita eskuin muturreko Vox alderdiak ere, Moreno PPko buruak jakinarazi baitzuen horren alde emango dutela botoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.