'Jito Alai' dantza eta musika ikuskizun proiektuak jaso du Gaiarre saria
ARTE ESZENIKOAK. Josetxo Goia-Aribe, Alegroa Suarez eta Remi Normand Gravierren Jito Alai dantza eta musika ikuskizunari eman diote Gaiarre saria. Jose Antimasberes Jimenez ijito artista eta ibiltaria da ikuskizuneko protagonista, eta zuzeneko musika eta dantza emanaldiak eskainiko ditu. Obra 2018ko urtarrilean Gaiarre antzokian estreinatzeko eta Nafarroan zehar bira egiteko aukera ematen du Gaiarre sariak. 30.000 euro ere ematen ditu, ekoizpenerako.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.