Gizon bat atxilotu dute, andre batekin gotortu ostean
ANTSOAIN. Foruzaingoak gizonezko bat atxilotu du Antsoainen (Nafarroa), emakume batekin etxean gotortu eta gero. Emakume horrengandik urruntzeko agindua du gizonak. Erasoa aste honetan gertatu da.
Ez da indarkeria matxistagatik asteon Nafarroan atxilotu duten gizon bakarra. Emakumeen aurkako indarkeria egotzita, bi gizon atxilotu dituzte, Tuteran eta Lizarra aldean. Gainera, sexu osotasunaren aurkako delitua, jazarpena eta tratu txarrak egotzita, bi gizon inputatu dituzte Altsasun, eta beste lau Aitzoainen, Noainen, Castejonen eta Antsoainen, kautelazko neurriak hausteagatik. Beste gizon bat ere atxilotu dute San Adrianen, indarkeria matxistagatik. Poliziaren arabera, emakume bat eta gizona eztabaidan ari ziren, eta andrea ere atxilotu dute, «etxeko indarkeriagatik». Horietaz gain, Cintruenigoko Udaltzaingoak Foruzaingoaren esku utzi du gizon bat, urruntze agindua haustea leporatuta. Atarrabiako Udaltzaingoak ere gauza bera egin du sexu osotasunaren aurkako delitua egozten dioten gizon batekin.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.