Metalgintzako itunik gabe, «normaltasunik ez» Bizkaian

CCOOko, LABeko eta UGTko kideek hogei minutuz moztu dute errepidea FVEMen egoitzaren aurrean

Hiru ertzain errepidea moztu zuten langileen aurrean. MARISOL RAMIREZ / FOKU.
2022ko urriaren 18a
00:00
Entzun
BILBO. CCOO, LAB, UGT eta ESK sindikatuetako 50 bat kidek errepidea moztu zuten atzo goizean FVEM Bizkaiko metalgintzako patronalaren egoitzaren aurrean. Lan hitzarmen berria negoziatzen ari dira, eta patronalaren «blokeoa» salatu nahi zuten. Bihar goizean izango dute hurrengo bilera.

FVEMen egoitza Bilbon dago, Bizkaia plazan, eta langileek 10:30ean hasi zuten protesta. Elkartu zirenerako Ertzaintzaren hiru furgoi zituzten zain plazan, baina hala ere errepidean eseri ziren. Sindikatuetako ordezkariek poliziekin hitz egin zuten, eta azaldu zieten protesta baketsua zela. Hogei minuturen ondoren istilurik gabe libratu zuten errepidea.

Ekintzarekin, sindikatuek irudikatu nahi izan zuten Bizkaian ez dela «normaltasunik» egongo lurraldeko lan hitzarmen zabalduena sinatu arte —52.000 langileri eragiten die—. Gaur ELA izango da protesta egingo duena (11:30). Elkarretaratzera deitu du Tecuni enpresaren aurrean, Ortuellan. Tamara Yague FVEMeko presidentearen enpresa da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.