Arartekoaren salaketarik ez du kupoak Madrilen

2018ko apirilaren 3a
00:00
Entzun
MADRIL. Iazko azaroan onartu zuen Espainiako Kongresuak kupoaren gaineko bost urterako akordioa. Ordea, Ahora Plataformako buru Gorka Maneirok eta bi militante sozialistak hitzarmena salatu zuten Espainiako arartekoaren bulegoan, argudiatuz «aditu askok» salatu dutela «argudio sendoak erabiliz» kupoa erabakitzeko erabiltzen diren irizpideak.

Baina salaketa atzera bota zuen atzo Francisco Fernandez Marugan arartekoak, eta ez du kupoaren itunaren kontrako helegiterik jarriko Espainiako Auzitegi Konstituzionalean. Fernandezek argudiatu zuen zehaztasuna eta frogak falta zaizkiola, eta gogorarazi zuen asko direla «negoziazio politikoen bidez» hitzartzen diren legeak. Bide batez, arartekoak nabarmendu zuen Espainiako Kongresuak berretsi egin zuela akordioa, eta lehen irakurketan egin ere, «horrek murriztu egiten du parlamentariek haren aurka egiteko dituzten aukerak, baina ez ditu erabat bertan behera uzten». Halaber, arartekoak baztertu egin zuen kontzertuak erkidegoen arteko desoreka eragiten duen argudioa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.