Epaileak berretsi egin du EAko buruen aurkako salaketa artxibatzeko erabakia

2023ko maiatzaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Eusko Alkartasunak jakinarazi duenez, Arabako Probintzia Auzitegiak berretsi egin du EAko sektore kritikoak alderdiko zenbait buruzagiren aurka jarritako salaketa artxibatzeko erabakia. EAko zuzendaritzak positibotzat jo du ebazpena, «difamazio kanpainatzat» jo du sektore kritikoaren salaketa, eta zuzendaritzaren beraren kudeaketa goretsi du. Besteak beste, usurpazioa, dokumentuak faltsutzea eta sekretuak argitara ateratzea egotzi zieten Mariano Alabari, Maider Karrereri, Iker Ruiz de Eginori eta Hugo Uruñuelari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.