Kosovon ateak ireki dizkiote aldaketa politikoari

2019ko urriaren 8a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PRISTINA. Kosovon gobernua hartzeko prest dagoela adierazi zuen atzo Vetevendosje (autodeterminazioa) alderdi nazionalista albaniarrak. «Bart gauetik itxaropena dago, atzo adorea egon zelako. Herritarrek garaipen argia eman zioten oposizioari», adierazi zuen Albin Kurti Vetevendosjeko liderrak. Atzo, botoen %96,19 kontatuta zituztela, lehen alderdia zen Vetevendosje, botoen %25,72rekin. Bigarren, berriz, LDK Kosovoko Liga Demokratikoa zegoen, kontserbadorea, botoen %25,03rekin. Bi alderdiek oposizioan elkarlanean jardun dute, eta kanpainan adierazia zuten elkarlanean jarraitzeko asmoa zutela.

Ramush Haradinaj lehen ministro ohiaren PDK Kosovoko Alderdi Demokratikoak onartu du oposiziora igaroko dela (%21,13), independentziaz geroztik (2008) lehen aldiz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.