Gipuzkoako zahar etxeetako greba, 28an

2018ko irailaren 13a
00:00
Entzun
DONOSTIA. ELA sindikatuak udaberrian iragarri zuen Gipuzkoako zahar etxeetan grebak hasteko asmoa. Egutegi baten berri ere eman zuen, eta orain formalki egin du deialdia; hainbat greba egingo dira urtea bukatu arte, eta lehena hil honen 28an izango da. Urrian, hiru egun izango dira: 24tik 26ra. Azaroan, lau: 26tik 29ra. Abenduan, Eguberrietan: 24tik 31ra. Sindikatuko ordezkarien arabera, iragan 22 hilabeteotan patronalarekin izandako negoziazioak antzuak izan dira: «haien proposamena izan da soldatak izoztea, eskubide sozialak apaltzea eta orain dela hamar urteko lan itun batera itzultzea». Gogoratu dute Gipuzkoako Aldundiak ardura duela auzian, harena dela egoitzen kudeaketaren azken ardura eta langileen eskubideen alde egin behar duela. Andreak dira zahar etxeetako langile gehienak, eta foru agintariei oroitarazi diete haien alde egin behar dutela. LABek, halaber, protesta sorta bat hasi zuen atzo langile horien eskubideen defentsan: egoera «dramatikoa» dela diote. Diputazio aurrean batu ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.