COVID-19aren datuak, «kezkagarriak»

2021eko urriaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Eusko Jaurlaritzako lehendakari Iñigo Urkulluk hizpide izan zuen atzo COVID-19aren izurria, eta azken egunotan datu epidemiologikoak «kezkagarriak» direla esan zuen. Kutsatuen intzidentzia metatuan igoera bat izan da, eta horren harira egin zuen ohartarazpena; adierazi zuen, hala ere, espero dutela kasuen igoera hori ez izatea izurriaren olatu baten sorburua, eta, ondorioz, irmo eutsi ahal izatea orain aste bi osasun larrialdia bertan behera utzi zutenean hartu zuten erabakiari. Era berean, esan zuen espero dutela berriz martxan jarri beharrik ez izatea Labi, igaro hilabeteetan murrizketa neurriak hartzeaz arduratu izan den batzordea.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak eskoletan izurria ez zabaltze aldera aurkeztu zuen azken protokoloaren harira kexak egon dira, Lehen Hezkuntzan haurrek jolas garaian ere maskara jantzita eduki beharko dutelako bereziki. Erabaki horri eutsiko diotela esan zuen atzo, ordea, Osasun sailburuak: «Babesteko era bat da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.