Igor Uriarte preso ohia berriz Urruñan bizitzen ahalko da

Frantziako Estatuko lurraldean egoteko debekua kendu dio Parisko Zigor Auzitegiak euskal preso ohiari

2021eko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
PARIS. Igor Uriarte euskal preso ohiari Frantziako Estatuan bizitzeko lurralde debekua kentzea erabaki zuen, atzo arratsaldean, Parisko Zigor Auzitegiak. Iazko urriaren 6an atxilotu zuten euskal preso ohia, Ziburun (Lapurdi) errepide kontrol batean, eta debeku hori urratu izana leporatu zioten. Baionako Auzitegian berehalako epaiketa egin zioten, eta urtebeteko epea eman zioten bere egoera erregularizatzeko.

Ordutik Araban bizi da Uriarte, etxea eta eguneroko bizitza Urruñan (Lapurdi) izanik ere. Epaileak emandako epea baliatuta, Parisko Zigor Auzitegira jo zuen Uriartek lurralde debekua kentzea eskatzeko. Atzo izan zen saioa, eta Uriarteren aldeko erabakia eman zuen epaitegiak. Berri «oso ona» dela erran du Maritxu Paulus Basurco abokatuak. «Esperantza handia genuen. Otsailean terrorismoaren kontrako fiskalaren iritzia jaso genuen debekua kentzearen alde, eta auzitegiak bide beretik jotzea espero genuen». Gaurko saioan prokuradoreak kentzearen aldeko iritzia berretsi du. «Garrantzi handiko erabakia da, orain arte oso postura itxia genuen aitzinean. Lehen aldia da azken urteetan halako erabaki bat dugula»

Abokatuaren hitzetan, «pentsa daiteke» erabaki horrek gisa bereko beste kasu batzuetan eragitea, baina halako dosierrak «banakakoak» izan ohi direla azpimarratu du. «Aldaketa baten seinale dela espero dugu, halakoetan segurtamenik izan ezin badaiteke ere».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.