Albistea entzun
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Emakumeen aurkako indarkeriari ez

7.500 sinadura oinarrizko errentaren alde

Ekinaldiaren bultzatzaileak.
Ekinaldiaren bultzatzaileak. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Berria -

2021eko azaroak 23

GASTEIZ. Oinarrizko errenta baldintzagabea eskatzeko ekinaldiak 7.500 sinadura bildu ditu dagoeneko. Irailean jarri zuten martxan bilketa, eta bi hilabeteko epean helburua lortzear dago. Izan ere, gutxienez 10.000 sinadura bildu beharko dituzte Eusko Legebiltzarrak eskaria aintzat hartu eta eztabaida onartzeko. Urtarrilaren 7ra arteko epea dute horretarako. Adierazi dutenez, bi hilabete hauetan proposamena herritarrengana iristeari eman diote lehentasuna, eta, horretarako, dozenaka hitzaldi eta mahai ingurutan parte hartu dute. Kalean ere izan dira, informazioa ahoz aho zabaltzen. «Milaka pertsonarekin informazioa eta esperientziak trukatu eta eztabaidatu ditugu. 50.000 triptiko baino gehiago banatu ditugu».

Pozik daude orain artekoarekin, nola sinadura kopuruarekin hala jasotako laguntza ekonomikoarekin. Izan ere, 12.000 euro inguru lortu dituzte sarean egindako mezenasgo kanpaina bati esker. «Diru horri esker, herritarren artean hedapen handiagoa izango duen kanpaina bat egin dezakegu», zehaztu dute sustatzaileek. Sinadurei dagokienez ere, 7.500 horietatik 2.000 inguru dira webgunearen bidez modu elektronikoan jasotakoak gainerakoak eskuz jaso dituzte. 80 erakunde baino gehiago ere atxiki dira ekinaldira.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidentea, asteazken honetan eginiko agerraldian ©Olivier Hoslet (Efe)

Txinaren zetaren bideari aurre egiteko plana aurkeztu du Bruselak

Jokin Sagarzazu

Bruselak datozen sei urteetan 300.000 milioi jarri nahi ditu garraio eta energia azpiegiturak finantzatzeko Europatik kanpo.

Bilboko manifestazioa, gaur goizean. ©LAB

Milaka langile kalean, lan, pentsio eta bizi baldintza duinen alde

Xabier Martin

ELA, LAB, ESK, Steilas, Etxalde, Hiru, CGT eta CNT sindikatuek deituta, manifestazioak egin dituzte Hego
Euskal Herriko hiriburuetan. Arratsaldean, martxa gehiago egongo dira hainbat herri eta auzotan, lan eta pentsio erreformen aurka eta bizitza duinaren alde.

Gasolindegi bateko argazkia, artxiboan. ©Bob Edme

Frantziako Gobernuak orotara berrehun euroko laguntza emanen die herritar «xumeei»

Oihana Teyseyre Koskarat

2.000 euro baino lansari apalagoa duten herritarrek jasoko dute laguntza: ehun euro energiaren prezioen emendatzearentzat, eta beste ehun euro inflazio orokorrarentzat.

Miarritzeko Enplegu Zerbitzu Publikoa, artxiboko irudi batean. ©BOB EDME

Langabe saria lortzeko baldintzak zorroztu dituzte Iparraldean

Oihana Teyseyre Koskarat

Lan egin beharreko gutxieneko epea luzatu du Frantziako Gobernuak, eta saria apalagoa izanen da. Sindikatuek salatu dutenez, «prekarioenak prekarioago» eginen ditu

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.