Osasun kontrolak kentzear portu eta aireportuetan

Hondarribiko aireportua. M.A. / FOKU.
2022ko irailaren 20a
00:00
Entzun
LOIU. Hego Euskal Herriko portu eta aireportuetan osasun kontrolak kenduko dituzte Europako Batasunetik kanpo datozen bidaiarientzat, eta ez dute COVID ziurtagiririk edo PCR negatiborik aurkeztu beharko. Orain arte, EBren kanpoaldetik zetozen bidaiariei tenperatura hartzen zieten, baita txertaketaren inguruko dokumentazioa eskatu ere. El PaĆ­s hedabideak jaso du informazioa, eta dio urrian edo azaroaren hasieran sartuko dela indarrean neurria.

Ekainaren 2an utzi zioten Espainiako portu eta aireportuek EBko herrialdeetatik zetozen bidaiariei osasun kontrolak egiteari, baita herrialde hauetatik zetozenei ere: Bahrain, Uruguai, Kolonbia, Indonesia, Kuwait, Zeelanda Berria, Peru, Qatar, Ruanda, Saudi Arabia, Hego Korea, Arabiar Emirerri Batuak, Txile eta Txina. Hala ere, Espainiako Estatuko Aldizkari Ofizialean agertu arte ez dira argituko neurriaren xehetasun guztiak.

Hegazkinen eta itsasontzien barruan maskara eramatea da, beraz, koronabirusaren aurka Hego Euskal Herriko portu eta aireportuetan indarrean den neurri bakarra. Espainia etaAlemania dira neurri horrieutsi dioten EBko herrialde bakarrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.