KULTURA. Zazpigarren urtez, Piztu META finantzaketa kolektiboko kanpaina jarri dute abian Gipuzkoako kultur egitasmoak sustatzeko. Hamabost proiektu hautatu dituzte orotara, eta horietako bakoitzak kanpainaren bidez bildutako euro bakoitzeko beste euro bat jarriko du Gipuzkoako Kultura Departamentuak. Aldundiaren ekarpenaren muga 4.700 eurokoa izango da proiektu bakoitzeko. Guztira 70.000 bideratuko ditu.
Hauek dira hautatutako proiektuak: La última oportunidad (Nervio SM), Pudente euskarazko opera (Donostiako Operazaleen Elkartea), Bat (Tirabira reggae taldea), Herrian xaltoka (Xalto ta Brinko animazio elkartea), Saharako herriaren askatasunerako abestiak (Juan Sotorta / Club 44 kultur elkartea), GuÑun (Maider Gaztelumendi), Renous proiektua (Clara Virgili Flor), Amapatxa. Amets bat, bide bat (Ion Brakamonte), Aiama (Lara Lopez Ansorena), Nor (Xabi Salaberria Gonzalez), Kaixo, Gilda! (Gilda kultur elkartea), U(da)Koak. Izpiak azala zuritzeraino (Ane Cuesta), Mitxoletak. Zuri guztiak ez dira irina (Mitxoletak), El elefantito (Mila Along) eta Nanas para grandes. Handientzako abesti ttiki (Julia-Cristina).
Piztu METAk hamabost proiektu hautatu ditu
Egitasmoak sustatzeko finantzaketa kolektiboa hasiko dute. Gipuzkoako aldundiak 70.000 euro jarriko ditu
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu